sábado, 3 de abril de 2010

Arantzile hobeto mantenduz!

Arantzileko presa Galdakaoko paradisu txikia eta polita da. Paseo bat emateko oso ondo dago, aintzira inguruan ikuspegi ederrak dastatu daitezke. Ingurumen eder honetan Udalak mahaiak, bankuak eta erretegiak azpaldi ipini zituen disfrutatzeko aukerak zabalduz.

Baina... oso deigarria da udalatik eskaintza den mantenimendua . Ez dago paperontzi bat ere ez !! Sarama pilatuta edota sakabanatuta topa ditzagun edonon. Botilak, latak, plastikoak...betikoa!! Bestaldetik ez dago komun bat ere ez, eta bazter batzuk paperez eta kakaz beterik daude.
Topatu nuen paperontzi bakarra aparkalekuan zegoen, bete-beterik eta inguruak berriro guztiz zinkinduta, aparkalekua mantenimendurik gabe...

Gure Udala noiz planteatuko da aisialdirako tokien mantenimendu egokia presupuestoetan?
Galdakotarrok ere inguruak hobeto zaintzen baditugu herria gehiago disfrutatu eta baloratuko dugu dugu, animatzen zara?

1 comentario:

  1. Leku politak dastatu ahal izateko garbitasuna eta txukun egotea... behar beharrezkoa da.
    Ea udalak laguntzen duen.
    :::::::::::::::::::::::::
    http://gdkob.blogspot.com/2010/04/aranzelaiko-aintzira-begiklik-batez.html

    ResponderEliminar